Erabilera-baldintzak eta -terminoak

Lege-ohar honek arautzen ditu BIDEOSOAk Interneteko erabiltzaileen esku jartzen duen http://bideosoa.com URL helbideko web-gunearen (aurrerantzean, web-gunea) sarrera- eta erabilera-baldintza orokorrak.
Web-gunea erabiltzeak ekarriko du lege-ohar honetan barnean hartzen diren xedapen guztiak eta bakoitza osorik eta salbuespenik gabe onartzea.Horrenbestez, web-gunearen erabiltzaileak, web-gunea erabili nahi duen bakoitzean, arreta handiz irakurri beharko du lege-ohar hau, testuak aldaketak izan baititzake, bai web-gunearen titularraren irizpideari jarraituz, bai enpresa-jardunbidean izandako aldaketa baten ondorioz, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketa baten ondorioz.

1.- WEB-GUNEAREN JURISPRUDENTZIA.

  • Enpresaren sozietatearen izena: BEST UNION S.L.
  • Titularraren izena: BEST UNION
  • Sozietatearen helbidea: Paseo de Errotaburu 1, 5º planta
  • Udalerria: DONOSTIA
  • Probintzia: GIPUZKOA
  • P.K.: 20018
  • IFF/NAN: B75194282
  • Harremanetarako telefonoa: 943 21 33 88

Helbide elektronikoa: info@bideosoa.com
Erregistro datuak: Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa 2840 liburukia, 0 liburua, 72 folioa, SS-40377 orria.

2.-XEDEA

Web-gunearen bidez, BIDEOSOAk interesa duten pertsonei eta erakundeei egiten dizkien zerbitzuak eta ematen dien informazioa eskuratzeko aukera dute erabiltzaileek.

3.- WEB-GUNEAREN SARRERA ETA ERABILERA

3.1.- Web-gunera sartzea eta web-gunea erabiltzea doakoa da.
Web-gunearen erabiltzaileak dohainik sartzen dira web-gunera.

3.2.- Erabiltzaileen erregistroa.
Oro har, web-gunera sartzeak eta web-gunea erabiltzeak ez du eskatuko erabiltzaileak aurrez harpidetzea edo erregistratzea.

4.- WEB-GUNEAREN EDUKIAK.

Web-guneko titularrak gaztelania erabiliko du.BIDEOSOAk ez du erantzukizunik izango erabiltzaileak web-guneko hizkuntza ulertzen ez badu, ezta horrek izan ditzakeen ondorioetan ere.
BIDEOSOAk aurrez ohartarazi gabe aldatu ahal izango ditu edukiak, eta web-guneko edukiak ezabatu edo lekuz aldatu ahal izango ditu, baita horietara iristeko bidea ere, inolako justifikaziorik gabe eta askatasun osoz. Ez du erantzukizunik izango horrek erabiltzaileengan izan dezakeen ondorioetan.
Debekatuta dago web-guneko edukiak erabiltzea, BIDEOSOAren baimenik gabe, norberaren edo hirugarren batzuen informazioa edo publizitatea sustatzeko, kontratatzeko edo dibulgatzeko, eta debekatuta dago publizitatea edo informazioa helaraztea, erabiltzaileen esku jartzen diren zerbitzuak edo informazioa baliatuz —erabilera hori doakoa izan edo ez—.
Hirugarren batzuek haien web-orrietan txertatzen dituzten web-gune honetarako estekak edo hiperestekak web-orri osoa irekitzekoak izango dira, eta ezin izango dira, zuzenean edo zeharka, adierazi indikazio faltsuak, okerrak edo nahasiak eta ezin izango dira BIDEOSOAren aurkako ekintza desleialak edo legez kanpokoak egin.

5.- ERANTZUKIZUNEN MUGAK.

Web-gunerako sarrera zein web-gunean jasotzen den informazioaren baimenik gabeko erabilera, beraz, sarrera eta erabilera hori egiten duenaren erantzukizuna izango da soil-soilik.BIDEOSOAk ez du erantzukizunik izango sarrera edo erabilera horren ondoriozko inolako ondorioetan, kaltetan edo galeretan.BIDEOSOA ez da erabiltzailearen informatika-sisteman (hardwarean eta softwarean) edo bertan biltegiratutako fitxategietan edo dokumentuetan sor daitezkeen segurtasun-erroreen erantzulea, baldin eta:
– Web-guneko zerbitzuetara eta edukietara konektatzeko erabiltzen den erabiltzailearen ordenagailuan birus bat egoteagatik gertatzen bada,
Nabigatzailearen funtzionamendu okerragatik gertatzen bada,
– Eta/edo nabigatzailearen eguneratu gabeko bertsioengatik gertatzen bada.
BIDEOSOA ez da web-gunean beste web-gune batzuetarako eransten diren hiperesteken fidagarritasunaren eta azkartasunaren erantzulea.BIDEOSOAk ez du bermatzen esteka horien erabilgarritasuna, eta ez du erantzukizunik erabiltzailea esteka horien bidez sartzen den edukietan edo zerbitzuetan, ezta web-gune horien erabilera egokian ere.
BIDEOSOAk ez du bere web-gunera sartzean, edo bere web-guneko esteketatik beste web-gune batzuetara sartzean, informatika-sistemak edo -tresnak narriatu dituzten edo narriatu ahal izan dituzten birusen edo bestelako informatika-programen gaineko erantzukizunik.

6.- “COOKIE” TEKNOLOGIAREN ERABILERA.

Web-guneak ez du cookierik erabiltzen, ezta erabiltzailea web-gunetik nabigatzean informazio jasotzeko ikusten ez den bestelako prozedurarik ere; une oro errespetatzen du erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea.
* COOKIEAK ERABILTZEN BADIRA, KONTSULTATU COOKIEEN ERABILERARI BURUZKO KOMUNIKAZIOA. Web-guneak cookieak erabiltzen baditu, gure Cookie Politika kontsulta dezakezu, eta jakin behar duzu une oro errespetatzen dela erabiltzailearen konfidentzialtasuna eta intimitatea.

7.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA.

BIDEOSOAren jabetzakoak dira web-guneko jabetza industrialeko eta intelektualeko eskubide guztiak, baita bertan jasotzen diren edukiak ere.Web-gunearen edo bertako edukien erabilera orok izaera partikularra izango du.Soilik BIDEOSOAk du eskubideaweb-gunearen edukiaren zati bat edo eduki osoa kopiatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, aldatzeko, publikoki komunikatzeko edo antzeko beste edozein ekintza egiteko; hartara, erabiltzaileek ezin izango dute horrelako ekintzarik egin, baldin eta aldez aurretik ez badute BIDEOSOAren baimen idatzia.

8.- PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATUEN BABESA

BIDEOSOAk bermatzen du enpresa bezeroek ematen dizkioten orotariko datu pertsonalen babesa eta konfidentzialtasuna, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera.
Enpresa bezeroek BIDEOSOAri, edo bertako langileei, ematen dizkioten, edo dizkieten, datu pertsonalak —erabiltzaileek eskatutako zerbitzuak egiteko beharrezkoak direnak— gordeko dira BIDEOSOAren erantzukizunpean sortutako eta mantendutako datu pertsonalen fitxategi automatizatu batean.
Emandako datuak Segurtasun Neurriei buruzko Erregelamenduaren arabera tratatuko dira (1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa); ildo horretan, BIDEOSOAk legez eskatzen diren babes-mailak ezarri ditu eta bere eskura dauden neurri tekniko guztiak instalatu ditu, datuak gal daitezen saihesteko, gaizki erabil daitezen saihesteko edo hirugarren batzuek baimenik gabe eskura ditzaten saihesteko.Dena dela, erabiltzaileak jakitun izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla urraezinak.Datu pertsonalak beste erakunde batzuei lagatzea egokia dela uste bada, erabiltzaileari jakinaraziko zaio zer datu lagako diren, fitxategiak zer xede duen eta lagapen-hartzaileak zein izen eta helbidea duen; hartara, lagapen horri ezbairik gabeko baimena eman ahal izango dio.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoaren arabera, erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubidea du.Horretarako, helbide elektroniko honetan jarri beharko du harremanetan gurekin: info@bideosoa.com

9.- APLIKATZEKOA DEN LEGERIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA.

Lege Ohar hau Espainiako legeriaren arabera interpretatu eta eraenduko da.BIDEOSOAk eta erabiltzaileek espresuki uko egingo diote egoki dakiekeen beste edozein foruri, eta erabiltzailearen helbideko epaitegien eta auzitegien mende egongo dira web-gunearen sarreraren edo erabileraren ondorioz sor daitekeen edozein auzitarako.Erabiltzailearen helbidea Espainiaz kanpo badago, BIDEOSOAk eta erabiltzaileak espresuki uko egingo diote egoki dakiekeen beste edozein foruri, eta erabiltzailearen helbideko epaitegien eta auzitegien mende egongo dira.

Cookie politika

http://bideosoa.com web-gunean cookieak erabiltzen ditugu bisitarien eta gure edukiaren arteko harremanak errazteko eta jasotzen ditugun bisitariei buruzko estatistikak egin ahal izateko..

2009/136/EB Zuzentaraua betez —gure ordenamenduan Informazioaren Sozietateko Zerbitzuei buruzko Legearen 22. artikuluaren bigarren atalean garatzen dena— eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren jarraibideei jarraituz, zehatz-mehatz emango dizugu gure web-gunearen erabileraren berri.

Cookie deritza gure web-gunera sartzeko bisitari bakoitzak erabiltzen duen nabigatzailean grabatzen diren fitxategi txiki batzuei, fitxategi txiki horien bidez zerbitzariak erabiltzaile horren bisita gogoratu ahal izango du bisitari hori gure edukietara berriro sartzen denean.Informazio horrek ez du zure nortasunaren berri emango, ez du zure datu pertsonalik emango eta ez da zure PCan biltegiratutako edukira sartuko, baina gure sistemari aukera ematen dio zu erabiltzaile zehatz modura identifikatzeko, hau da, aurrez web-gunea bisitatu zuen eta orrialde jakin batzuk bistaratu zituen erabiltzaile gisa identifikatzeko, eta, gainera, aukera emango du zure lehentasun pertsonalak eta informazio teknikoa gordetzeko, esate baterako zer orrialde zehatz bisitatzen dituzun.

Cookien xedea da erabiltzaileari aukera ematea hautatutako zerbitzuetara azkarrago sartzeko.

Ez baduzu nahi zure ordenagailuan cookieak gordetzea edo nahiago baduzu cookie batek zure ordenagailuan instalatu nahi duenean informazioa jasotzea, zure nabigatzailearen aukerak konfiguratu beharko dituzu.Nabigatzaile gehienetan cookieak 3 modu desberdinetan kudea daitezke:

  • Cookieak beti baztertzen dira;
  • ENabigatzaileak galdetzen du ea erabiltzaileak cookie bakoitza instalatu nahi duen.
  • Cookieak beti onartzen dira

Zure nabigatzaileak barnean har dezake zure ordenagailuan instalatu nahi dituen cookieak zehaztasunez hautatzeko aukera.Zehazki, erabiltzaileak aukera hauetakoren bat onar dezake:

  • Domeinu jakin batzuetako cookieak baztertzea
  • Hirugarren batzuen cookieak baztertzea
  • Cookieak iraunkorrak ez izateko moduan onartzea (nabigatzailea ixten denean ezabatzen dira).
  • Zerbitzariari domeinu desberdin baterako cookieak sortzeko aukera ematea.

Zure tresnerian instalatutako cookieak baimendu, ezagutu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, zure ordenagailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioaren bidez egin dezakezu.

Hemen aurki dezakezu gehien erabiltzen diren nabigatzaileak konfiguratzeko moduari buruzko informazioa:

  • Internet Explorer: Herramientas -> Opciones de Internet -> Privacidad -> Configuración. Para más información, puede consultar el soporte de Microsoft o la Ayuda del navegador.
  • Firefox: Herramientas -> Opciones -> Privacidad -> Historial -> Configuración Personalizada. Para más información, puede consultar el soporte de Mozilla o la Ayuda del navegador.
  • Chrome: Configuración -> Mostrar opciones avanzadas -> Privacidad -> Configuración de contenido. Para más información, puede consultar el soporte de Google o la Ayuda del navegador.
  • Safari: Preferencias -> Seguridad. Para más información, puede consultar el soporte de Apple o la Ayuda del navegador.

Gure web-guneaz kanpoko hirugarren batzuen cookiei dagokienez, ez gara horiek barnean hartzen dituzten pribatutasun-politiken edukiaren eta egiazkotasunaren erantzule; hartara, eskaintzen dizugun informazioa iturriaren erreferentziakoa da.

Ondoren, zehatz-mehatz jakinaraziko dizugu gure web-gunetik zer cookie instala daitekeen.Zure nabigatzailearen arabera horietako batzuk edo guztiak instalatu ahal izango dira.

Izena Kategoria Deskribapena Jabetza Araupena
wordpress_ Funtzionalitatea Loginean aktibatzen da eta autentifikazio-xehetasunak gordetzen ditu. Geurea 1 urte
wordpress_logged_in_ Funtzionalitatea Loginean aktibatzen da eta autentifikazio-xehetasunak gordetzen ditu. Geurea 1 urte
wordpress_test_cookie Funtzionalitatea Loginean aktibatzen da eta autentifikazio-xehetasunak gordetzen ditu. Geurea 1 urte
wp-settings- Funtzionalitatea Erabiltzailearen interfazea pertsonalizatzeko balio du. Geurea 1 urte
wp-settings-time- Funtzionalitatea Erabiltzailearen interfazea pertsonalizatzeko balio du. Geurea Saioaren amaiera
pll_language Funtzionalitatea Polylang luzapen bat da, hizkuntza anitzeko WordPress web-guneak egiteko. Geurea 1 urte
wfwaf-authcookie-9c773d2594f786b9c7d7bbb8d79e1c40 Funtzionalitatea Ez dugu cookiearen jatorria ezagutzen. Hirugarren batzuena Ez dugu cookiearen jatorria ezagutzen.

Cookieen politika legeen edo araudien eskakizunen arabera alda daiteke, edo Datuak Babesteko Espainiako Agentziak emandako jarraibideen arabera; hori dela eta, erabiltzaileei gomendatzen zaie cookieen politikaaldian behin bisitatzea.

Cookieen politikan aldaketa adierazgarriak gertatzen direnean, erabiltzaile erregistratuei aldaketa horien berri emango zaie, web-gunearen bidez zein posta elektroniko bidez.

Pribatutasun politika

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu zure datuak gure fitxategietan tratatuko direla, gure erakundearekiko harremana mantentzeko eta betetzeko xedez, barnean dela harreman horren esparruko komunikazioen bidalketa.

Era berean, zure datuak lagako dira gure erakundearekiko harremanak garatzeko, betetzeko era kontrolatzeko beharrezkoa denean edo lege-lerruneko arau batek baimentzen duenean.Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra betez, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu BIDEOSOAn —Jose Maria Sert kalea, 10, beheko solairua, 20018, Donostia—. NANaren fotokopia erantsi beharko duzu.

Komunikazio honen edukia eta dokumentazio erantsi guztiaren edukia sekretuko betebeharraren mende dago eta hartzaileari soilik zuzentzen zaio.Zu hartzailea ez bazina, eskertuko genizuke ohartaraziko bazenigu, baita komunikazioaren edukia hirugarren batzuei jakinaraziko ez bazenie eta suntsituko bazenu.

Informazioaren gizarteko zerbitzugileak kontuan izan beharko du, “Pribatutasun-politikaren” bidez zerbitzuko hartzaileei ematen dien informazioaz gain, nahitaez bete beharreko beste araudi batzuei buruzko lege-testu gehigarriak ere eduki beharko dituela —hala nola, izaera mugatzaile edo baztertzailerik gabe, kontratazio baldintza orokorrak, jabetza intelektuala eta industriala, web-orriaren erabilera-baldintzak, arlo horretako erantzukizunak eta Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak berak bere 10. artikuluaz aparteko beste agindu batzuetan ezar dezakeena—. Horrez gain, beharrezkoa izanez gero, arlo horretako informazioa osatu beharko du.